ESPAÑOL - EUSKERA -ENGLISH - FRANÇAIS
burua
  Image2 prod_top
 
OGEI / KONPANIA / ENPRESA
OGEIk duen baliorik handiena, pertsonetan datza. Bai gure makinak erosi eta erabiltzen dituzten pertsonek eta baita OGEIn lan egiten dutenek ere, gure marka KALITATEAREN sinonimotzat hartzea eta aitortua izatea eragiten dute.
Merkataritza-harremanak “aurrez aurrekoak” egiteko modu hau izan da hain zuzen ere, OGEIren arrakastaren arrazoietako bat. Egunez eguneko gure lanaren eta zerbitzuaren bidez irabazita gure bezeroek guregan duten konfiantza hori, gure lorpenik handienetakoa da. Erantzun-lastertasuna da hain lehiakorra den sektore horretan gure alde dugun aldea. Kasu bakoitzari era pertsonalizatuan eta bezeroaren neurrira eginda bere irtenbidea emateko dugun ahalmena, gu ezaugarritzen eta bereizten gaituen balio erantsia da.
Gaur egun 2 negozio-unitate daude elkarren artean ongi desberdinduak: OGEI ERAIKUNTZARAKOA (obretarako betiko kalitate-erantzuna ematen jarraitzen du jasogailu, hormigoi-nahasgailu eta beste tresna lagungarri batzuek eginez) eta OGEI INDUSTRIARAKOA (enpresa askok jasogailuetan dituzten beharrizan pertsonalizatu ugariei erantzuten die eta neurrira fabrikatzen ditu beren lanean egunero-egunero eraginkortasun eta ekoizkortasun handiagoak lortzeko, fabrika, biltegi, tailer, jatetxe eta abarretan).

 
OGEI enpresan zure beharrei erantzun nahi diegu eta bide batez zure iritzia jakin nahi dugu gure tresnez eta zerbitzuez. Hemendik bertatik jar zaitezke gurekin harremanetan modu soil eta erosoan.

OGEI
Pol. Ind. Karobi s/n
20212 Olaberria
Gipuzkoa
Apdo. Nš12
20200 Beasain
Telefono:
+34 943 885 250
+34 943 885 254
Fax:
+34 943 886 431
Información comercial
info@ogei.net
Administración
admon@ogei.net

 
Historia Enpresa Produktoak Kokapena Betetzeko datuak