ESPAÑOL - EUSKERA -ENGLISH - FRANÇAIS
burua
  Image2 prod_top
 
OGEI / KONPANIA / HISTORIA
OGEI enpresak 1980. urtean eman zion hasiera bere jardunari, izenak berak adierazten duen moduan, HOGEI langile hormigoi- edo betoi-nahasgailuak (betoia nahasteko makinak) egiten hasi zirenean: Denbora gutxian, merkatuan zeuden aukerak aztertuta, fabrikatutako tresnen sorta asko zabaldu zen eta hormigoia egiteko zentralak, hormigoi-nahasgailu baskulagarriak eta hormigoia egiteko guneak egiten hasi zen.
Urte gutxiren buruan, betoigintzako edo hormigoigintzako enpresen artean izenik handienetakoa lortu zuen eta Espainiako estatuan zehar obrarik gehienetan makina horiek ikustea lortu ondoren, fabrikazio-gaiak zabaltzea pentsatu zuen. Orduan, obratarako igogailuak eta jasogailuak egiten hasi zen eta garabi automuntagarriak ere fabrikatu zituen OGEIk. Urteak joan ahala, obratarako igogailuen eta jasogailuen sailean espezializatzera iritsi da.
Gaur egun, OGEI enpresak duen giza taldeak, Espainiako estatu guztian zehar eta beste estatu askotan ditu banatzaileak eta karga-jasogailuen eta pertsona-igogailuen proiektu berriak garatzen ari da, beti ere, obretan lana era eroso eta eraginkorragoan egin ahal izateko.

 
OGEI enpresan zure beharrei erantzun nahi diegu eta bide batez zure iritzia jakin nahi dugu gure tresnez eta zerbitzuez. Hemendik bertatik jar zaitezke gurekin harremanetan modu soil eta erosoan.

OGEI
Pol. Ind. Karobi s/n
20212 Olaberria
Gipuzkoa
Apdo. Nš12
20200 Beasain
Telefono:
+34 943 885 250
+34 943 885 254
Fax:
+34 943 886 431
Información comercial
info@ogei.net
Administración
admon@ogei.net

 
Historia Enpresa Produktoak Kokapena Betetzeko datuak