 |
|
|
 |
Neurrira
egindako jasogailuak, aprobetxamendurik
gabeko tarteoinak eta sotoak sarbide
erosoko biltegi bihurtzeko.
APLIKAZIOAK izenekoak, industriako munduaren
barruan KARGAK JASOTZEKO INDUSTRIARAKO
APLIKAZIOAK dira. Jasogailu-eredu hauek,
bai kabledunak eta baita kremaileradunak
ere, den-denak NEURRIRA fabrikatzen
dira bezeroak dituen beharrizan zehatzen
arabera, bai neurri, karga-ahalmen,
garraiatu beharreko material, hutsune
edo zulo berezi eta abarren arabera.
Enpresetan dauden leku-faltak kontuan
hartuta, eredu hauek, fabriketan, pabilioietan,
biltegietan, eta abarretan ipintzen
dira tarteoin eta soto erabili gabeak
sarbide erosoko biltegi moduan erabiltzeko.
Eredu hauek enpresa askotan instalatu
dira, hala nola ARCELOR bezalakoetan,
edota torlojugintzakoetan, ardo-sotoetan,
pneumatiko-tailerretan, elikagaien enpresetan,
nekazaritzako makineria egiten dutenetan,
etab.
Industriako garraio-sistema hauek erabat
homologatuta daude eta gaur egun indarrean
dauden arauak betetzen dituztela dioen
CE ZIURTAGIRIA dute. Ez dago gerorako
mantentze-kontraturik sinatu beharrik,
nahiz eta aukera hori ere hor egon abantaila-aukera
moduan.
 |
DESKARGA
GUNEA |
|
Aplis Eskuliburua |
|
|
|
|
|
| |
|
|